XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au dakar gogora Paul doneak itzokin:
Beraz, Jainkoarentzat aukeratu, berezi ta maitagarriak zaren ezkero, biotzeko erruki, adei, apaltasun, erabide ta egonarria jantzi egizuez. (Kolosatarrai, 3-12).

Espiritu Santuaren ondoreak zuekan santutasuna sortu-erazi dagien.

Esandakoaren ondorea: guztiak dirala santutasunera deituak.

Batikano Bigarren Batzarra luze ta argi mintzatu zan onetaz.

Bere esaera batzuk gogoratu dagiguzan.

Elizak arrizku ta estualdi-zear doalarik, beti izan dau Jaunak agindu eutsan Jainko-graziaren indarra ta aragi-makaltasunean ez dau galtzen bere zintzotasuna, ostez, bere Jaunaren emazte diña lez darrai ta eten gabe barriztuz doa Espiritu Santuaren indarrez arik eta Gurutzaren bidez iñoz itzaltzerik izango ez dauan argira eldu arte.

Beste alde baten: Kristau guztiak diranak dirala izan dira deituak santutasunera; bakoitza bere bidetik eta ainbeste bidek indartuta.

Naizta danak ibilli ez bide batetik Elizan, danak dira santutasunera deituak eta siñesmen berbera lortu dabe Jainko-zuzentasunagaitik.

Erri-gizonak, Jainko-errian bilduta ta Buru bakar baten menpean Kristoren Gorputz eginda, Elizaren zabalkundea ta santutasuna gogo-gogoz billatu-bearra dabe.